Ongi etorri TXONDORRA ERRETEGI SAGARDOTEGIAren web orrira


Aitor Etxabe arrasatearrak zuzentzen du Arrasateko erdigunean kokatuta dagoen erretegi sagardotegi hau. Bera erretegietan zaildutako sukaldaria dugu, esperientzia handikoa, besteak beste Aginaga sagardotegian, Getariako Elkanon edo Zarauzko Aiten Etxen aritutakoa baita.

Txondorra erretegiak, sarreran,  harrera egiteko darabilten barra dauka eta, ondoren, 80 lagunentzako jangela. Kanpo aldean, berriz, 300m2ko terraza ikusgarria, tabernaz eta wifi guneaz hornitua. Bertan badago kartatik nahiz hainbat menu berezi dastatzerik edo nahiago izanez gero errazioak, ogitartekoak eta plater konbinatuak eskatzerik.

Udaberri-udetan musika zuzenean izaten da asteburuetan.

Txondorra 2010 - Aviso legal Desarrollado por Xare Sistemas